XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joan ziren hauteskundeak.

Pasatu zen elgorria edo baztanga edo izurria edo peste izugarria.

Papergileak burumakur.

Komunikabideak ere propaganda joriaren huts-minez.

Nork garbitu behar ditu kaleak? alde batetik penagarri litzateke Suarezen sudurra ez ikustea, Citroen GS Palas aurrez begiraturik dirudien sudur inperiala.

Ez dakigu Semaforo aberiatuek zer eta nori bota dioten, baina lankide herdoildu bat pintaketan erreparatu genuen kale klandestino horietako batean.

Honela ari zen brist eta brast: Postauteskundeak.

Aukera ederra entzuten ez den uzkerra. UCD cumple cuarenta años Un gobierno fuerte para un culo débil.

Euskadi egiten ari gara, goazen denok IRYDAra.

PNV el voto descansable. Pon tu voto a trabajar y vete a dormir al pajar.

Herri Batasuna, hori da ajena daukazuna.

Olarra, zirintzeko belarra.

Eta bitartean zer egiten du erregeak? ogia jan eta burua hazi.

Eta abar, eta abar.

Grua bat agertu zen eta Semaforo pintorena txirrioka eraman zuten kable zaharrak tatarrez, Martin Villaren hamabosgarren puntura.

Orain senadore eta diputadu berriek zapata berriak erosi eta goazen haurraren urte internazionalera.

Ni haur bat naiz, zu zergatik ez?.

Parlamentarien Haurtzaindegian debalde dituzu pipak, jatekoak eta bestelakoak.

Abortoaren aldekoak kirofanora eta kontrakoak Vatikanora.

Viva Jesús Sacramentado.

Hemen eskarmentua zetorrek.

Idi Aminek ere merezi zuen horrelako zerbait eta bildur omen da idiarena egingo ote dioten.

Semaforo Gorriak pozik jarriko lituzke hortzak beste norbaitek aurretik deskoipatzekotan.

Bilbon bost urte barru jartzeko omen diren metro horretaz.

Semaforo periferiko batek zera galdatzen zuen, alegia, behin jartzen hasiz gero, ea zergatik ez duten kilometroa jartzen.

Aurrerantz ala atzerantz doa.

Xabier AMURIZA.